Image de Les Argonautes

EUSKOLARI BURUZ

EUSKOLA

Euskola, Euskal Herriko kola mitikoa da. Gure Euskaldun lurraldeetan ekoizten dugu Bardozen (Lapurdi).

Edari orekatu bat eskaintzeko, gure errezeta berriz landu dugu. Euskola ekoizteko lurrin naturalak erabiltzen ditugu eta beste kola industrialek baino %15 azukre gutxiago du. 

Euskola alternatiba orekatuagoa da, momentu freskagarrientzat!

BASAJAUN

Euskolak Basajauni omenaldia egiten dio.

Basajauna Euskal Mitologiako oinarrizko pertsonaia da.  

 

Erraldoi oso iletsua zen eta ileak belaunetaraino zituen. Euskal mendietan eta Pirinoetan bizi izan da egungo gizakiak baino lehen eta mendiak zeharkatzen zituen pauso handiak emanez.

 

Jakintsu handia zen: nekazaritza, burdingintza eta errotaritza teknikak deskubritu zituen. Gizonek etengabe bere desafiatzen eta kitzikatzen ari ziren bere jakintza guztia lapurtzeko.

 
Begikliska.gif